Urriaren 27ko grebaren harira, afaria eta kontzertuak Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ikasle Abertzaleak 2022ko urr. 13a, 08:57

Urriaren 27ko grebaren harira, Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek afaria egin dute Gaztetxean. Ondoren, kontzertuak izan dira.

Urriaren 27ko grebaren harira, Urola Erdiko Ikasle Abertzaleek ikasle afaria egin zuten asteartean, Gaztetxean. Han bildutakoek hilabete honetako jardunari ekin zioten, otorduaren eta kontzertuen bidez. "Horrela, taldearen egonkortzea bilatu dugu, gure arteko harremanak hobetuz eta jende berriarengana iritsiz", adierazi du Azpeitiko IAk.