Kalitatezko eta doako hezkuntza eredu unibertsala aldarrikatzeko kontzentrazioa egingo du IAk ostegunean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ikasle Abertzaleak 2021ko api. 20a, 10:58

Hezkuntza sektore publikoak bizi duen egoera salatzeko eta irakurketa plazaratzeko elkarretaratzea deitu du IAk. 10:00etan elkartuko dira Urola BHIren atarian, eta doako eta kalitatezko hezkuntza sistema unibertsala aldarrikatuko dute.

Hainbat sindikatuk greba deialdia egin dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sektore publiko osoan ostegunerako, zerbitzuen indartzea eskatzeko. Ikasle Abertzaleakek ere mobilizazioak egingo ditu egun horretan, hezkuntza sektore publikoak bizi duen egoera salatzeko eta gure irakurketa plazaratzeko.

Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezala, mobilizatu egingo gara. Hain zuzen ere, 10:00etan elkartuko gara, Urola BHIren atarian, doako eta kalitatezko hezkuntza sistema unibertsalaren alde.