Herri Eskolak antolatu ditu Azpeitiko IAk abenduaren 6rako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ikasle Abertzaleak 2020ko abe. 2a, 13:22

Abenduaren 6a Espainiako Konstituzioaren eguna izanik, ez daukagu ezer ospatzeko, eta egun hori aprobetxatuko dugu gure hezkuntza ereduaren inguruko hausnarketak emateko. Oraingoan, kontrol sozialaren eta horrek ikasleongan duen eraginaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu igandean, 11:00etan hasita, Azpeitiko Gaztetxean.

Urola Erdiko Ikasle Abertzaleok Herri Eskolak antolatu ditugu datorren abenduaren 6aren harira. Espainiako Konstituzioaren eguna izanik, ez daukagu ezer ospatzeko, eta egun hori aprobetxatuko dugu gure hezkuntza ereduaren inguruko hausnarketak emateko.

Hori dela eta, Ikasle Abertzaleok gainerako jai egun arrotzetan egin ohi dugun bezala, oraingoan kontrol sozialaren eta honek ikasleongan duen eraginaren inguruan eztabaidatzeko aukera izango dugu, igandean 11:00etan hasita Azpeitiko Gaztetxean.

Horrenbestez, Azpeitiko nahiz eskualdeko ikasleria animatu nahi dugu Herri Eskoletan parte hartzera.

Jai egun arrotzei intsumisioa!