Herri Eskolak antolatu ditu Azpeitiko IAk larunbaterako

Erabiltzailearen aurpegia
Azpeitiko Ikasle Abertzaleok eta Azpeitiko Gaztetxeak Herri Eskolak antolatu ditugu datorren larunbaterako, urriaren 12rako.\ \ Hispanitatearen egunean ez daukagunez ezer ospatzeko, goizetik hasita hainbat ekintza izango da gaztetxean. Hasteko, 10:00etan, 'Zergatik klase feminismoa?' hitzaldia eskainiko dute Itaia Emakume Sozialisten Sareko lagunek. Ondoren, bazkaria izango da. Arratsaldean, berriz, mural margoketa egingo dugu. \ \ Herriko ikasle zein gazte oro animatzen dugu bertan parte hartzera. \ \ Jai egun arrotzei egurra!