Astelehenean amaituko da Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunerako bonoak erosteko epea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mai. 31a, 17:05
Ekainaren 3ra, astelehena, arte eros daitezke ekainaren 12tik 16ra bitartean Azpeitian egingo den Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunerako bonoak. Azpeitian Urola Express tabernan daude txartelak eskuragarri. Bi motatako bonoak daude: topagune osorako bonoa 25 euro ordaindu beharko da; larunbaterako soilik balioko duen bonoa, aldiz, hamabost euro. \ \ Garrantzitsua da bonoak aurrez erostea, lan egunak eta bestelakoak behar bezala antolatzeko. \ \ Hona hemen Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko egitarau osoa:\ \ Ekainaren 12a, asteazkena.\ \ 10:00etatik 19:00etara, lan eguna.\ 14:00etan, bazkaria.\ 21:00etan, afaria.\ 22:00etan, pailazo ikuskizuna.\ \ Ekainaren 13a, osteguna.\ \ 10:00etatik 19:00etara, lan eguna.\ 14:00etan, bazkaria.\ 21:00etan, kantu afaria.\ \ Ekainaren 14a, ostirala.\ \ 10:00etatik 13:30era, lanaren amaiera.\ Ondoren, bazkaria.\ 16:00etatik 18:00etara, Hezkuntza, genero eta gazte problematika.\ 18:00etatik 20:00etara, 'Gazte antolakundea: jarraikortasuna eta hausturak'.\ 21:00etan, afaria.\ 22:00etan, Pobresiak.\ \ Ekainaren 15a, zapatua.\ \ 10:00etatik 12:00etara, prozesu sozialista.\ 12:30etik 14:30era, mahai ingurua: 'Ziklo politiko berria Euskal Herrian'.\ 14:30ean, bazkari girotua.\ 19:00etan, kontzertuak: Bake faltsua eta Rodeo.\ Ondoren, ekitaldi politikoa eta kontzertuak: Droga purpura eta Kontuz! erromeriya.