Azpeitiko GKSk film emanaldia eskainiko du bihar Soreasu antzokian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2022ko abe. 29a, 08:56
'ParĂ¡sitos' filmaren irudietako bat. (Sensacine)

Bihar, ostirala, doako zine emanaldia egingo du Azpeitiko GKSk, Soreasun. 22:00etatik aurrera, Parásitos filma eskainiko dute antzokian.

Azpeitiko GKSk doako film emanaldia antolatu du biharko, abenduak 30. Parásitos filma emango dute Soreasu antzokian, 22:00etan hasita. Parásitos Bong Joon-Ho zinema zuzendariak zuzendutako filma da. Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazteaz gain, Oscar sarietan sei izendapen lortu zituen, horietako lau irabaziz. Gainera, film onenaren Oscar sari nagusia irabazi zuen ingelesez besteko lehen filma bihurtu zen.

Azpeitiko GKSk bihar Soreasu antzokira gerturatzeko gonbidapena luzatu nahi du.