Segurtasun informatikoaren eta kontrolaren inguruko tailerra eta hitzaldia, datozen egunetan Gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2021ko ots. 23a, 11:19

Teknologiarena izango da Haien kontrola gure pobrezia dinamikaren barruan landuko dugun lehenengo gaia, eta hori sakonean lantzeko tailerra eta hitzaldia antolatu ditugu. 'Segurtasun informatikorako jarraibideak' tailerra ostegunean izango da, 18:30ean hasita. Larunbateko hitzaldia, aldiz, 16:00etan hasiko da. 

Orain dela bi aste aurkeztutako 'Haien kontrola gure pobrezia' dinamikaren barruan landuko dugun lehenengo zatia da teknologiarena. Gaian sakontzeko, 'Teknologia kapitalaren zaindari izatetik, ongizate orokorra bermatzera' izenburupean, tailerra eta hitzaldia eskainiko dituzte GKSko eta Gaztetxeko kideek Azpeitiko Gaztetxean.

Ostegunean, hilak 25, 'Segurtasun informatikorako jarraibideak' tailerra izango da 18:30ean hasita. Larunbatean, hilaren 27a, berriz, 'Teknologia kontrol sozialerako baliabide gisa' hitzaldia izango da 16:00etan hasita.