Ukabilen eta Rodeoren kontzertuak izango dira igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko GKS 2020ko abe. 29a, 13:53

Azpeitiko Gaztetxean eskainiko dituzte kontzertuak urtarrilaren 3an, 17:00etan hasita. Sarrerak 16:30ean jarriko dira salgai 5 euroren truke. 

Eskualdeko gazte langileon arteko harremanak estutzeko asmoz, eta azken hilabeteetako lan konstantearen ondorengo atsedenaldi moduan, Urola Erdiko Gazte Koordinadora Sozialistak Ukabilen eta Rodeoren kontzertuak antolatu ditu. Igandean, urtarrilaren 3an, Azpeitiko Gaztetxean eskainiko dituzte kontzertuak 17:00etan hasita, eta sarrerak 16:30ean jarriko dira salgai 5 euroren trukean. Kontzertuetarako sarrerak mugatuak izango dira, eta segurtasun arauak errespetatuko dira.