Azken ostiraleko elkarretaratzea egingo du Sarek etzi

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2022ko eka. 22a, 10:49
Maiatzeko azken ostiraleko elkarretaratzearen irudi bat. (Azpeitiko Sare)

Presoen eta iheslarien eskubideak defendatuko dituzte 19:00etan hasita plazan egingo duten elkarretaratzean.

Etzi, ekainaren 24an, egingo du Azpeitiko Sarek ekainari dagokion azken ostiraleko elkarretaratzea. Presoen eta iheslarien eskubideak defendatuko dituzte 19:00etan hasita plazan egingo duten elkarretaratzean.

Azpeitiko Sarek elkarretaratzean parte hartzeko deia egin die herritarrei.