Presoen eta iheslarien etxeratzea eskatuko du Sarek hileko azken ostiraleko elkarretaratzean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2022ko urt. 26a, 10:25
Iazko otsaileko azken ostiraleko elkarretaratzea.

Azpeitiko Sarek ostiralean 19:00etan plazan egingo den elkarretaratzerako gonbidapena luzatu nahi die herritarrei. Gotzon Aranbururen gerturatzea positiboki baloratzen du Sarek, baina salbuespenezko legerik gabe Gotzonek etxean beharko lukeela azpimarratuta.

Gotzon Aranburu euskal preso politiko azpeitiarra, Dueñasko espetxetik (Palentzia, Espainia), Euskal Herriko espetxe batera lekualdatuko dute datozen egunetan.
 
Azpeitiko Saren positiboki baloratzen dugu gerturatze hori,  baina salbuespenezko legerik gabe Gotzonek etxean beharko lukeela azpimarratu nahi dugu.
 
Ostiral honetn, urtarrilaren 28an, 19:00etan plazan egingo den elkarretaratzera joateko gonbidapena luzatu nahi diegu herritarrei. Pow eta Gotzon etxera!