Urtarrilaren 8an elkarretaratzea egingo du Azpeitiko Sarek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2022ko urt. 3a, 15:01

Aurten ere herriz herri egingo dira mobilizazioak eta Azpeitiko Sarek larunbat arratsaldean egingo den elkarretaratzera joateko deia luzatu die herritarrei.

Urtarrilaren amaiera arte ezarritako COVID-19aren aurkako azken neurriak direla eta, aurten ere ezinezkoa izango da Bilbon elkartzea. Horregatik, urtarrilaren 8an herriz herri mobilizatuko gara beste urte batez.

Abenduaren 31n herriak erantzun ona eman zuen, egoerak baldintzatuta ere azpeitiar ugari irten zen kalera. Azpeitiko Sarek eskerrak eman nahi dizkie egoera zail honetan plazara gerturatu zirenei eta atxikimendua eman zuten eragile, talde, sindikatu, ikastetxe eta lantokietako herritarrei.

Horregatik, urtarrilaren 8an Bilboko kaleetan batu ezin diren indarrak 18:30ean plazan egingo den elkarretaratzean batzeko deia egin nahi diegu herritarrei.

Jarrai dezagun Bidean. Pow eta Gotzon etxera.