2003tik aurrerako Elkartasun eta Sare egunetako irudiak, sarean ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2021ko mai. 20a, 10:46
2004ko Elkartasun Eguneko irudia.

Etzi, zapatua, izango da aurtengo Sare Eguna. Horren harira, asteburu guztian zehar aurreko urteetako Elkartasun eta Sare egunetako irudiekin osatutako erakusketa kronologikoa izango da Alde Zaharrean, eta hain zuzen ere, erakusketa horretarako bildutako irudiak ikusgai daude sarean ere. Honako lotura honetan ikus daitezke 2003tik 2019ra arteko edizioetako irudi bildumak.