Emakume presoen egoera kaleratuz egin dute hileroko elkarretaratzea

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2021ko ots. 27a, 14:49

Hileko azken ostirala izanik, mobilizazioa egin zuten atzo plazan, Azpeitiko Sarek deituta. Emakume presoen egoera kaleratu nahi izan zuten elkarretaratzean.

Azpeitiko Sarek deituta, presoen eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuten atzo –ostirala– arratsaldean plazan. Hileko azken ostiralean egin ohi dute mobilizazioa, eta azken protestan, emakume presoen egoera kaleratu nahi izan dute. Egun, euskal presoen artean 31 dira emakumeak; horietatik 26  Espainiako Estatuan daude espetxeratuta, eta sei Frantziako Estatuan. Batez beste, etxetik 500 kilometrora ari dira betetzen kondena. Gainera, hamalau preso bakartuta daude, eta bi beren alabarekin bizi dira Aranjuezko kartzelan (Madril). Era berean, gaixotasun larri bat du 31 preso horietako batek.