Gotzon Aranburu eta Josu Urbieta presoen abokatuek hitzaldia eskainiko dute hilaren 30ean Sanagustinen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2020ko abe. 23a, 08:25

Azken hilabete eta asteotan hainbat euskal preso hurbildu dituzte, bai Frantziako Estatuan eta bai Espainiako Estatuan. Horien artean daude Josu Urbieta eta Gotzon Aranburu Azpeitiko bi presoak. 

Sarek antolatu duen hitzaldian herriko bi presoek bizi duten egoeraz arituko dira bi abokatuak, baita euskal presoak kalera ateratzeari begira epaitegietatik eman daitezkeen urratsez ere. Onintza Ostolaza eta Miren Ilarreta izango dira hizlari lanetan, hurrenez hurren Gotzon Aranbururen eta Josu Urbietaren abokatuak. Herritarrek beraien zalantzak eta galderak egiteko aukera izango dute.

Hitzaldia gabon hauetan Sare egiten ari den kanpainaren barnean kokatzen da; kanpaina hori urtarrilaren 9an egingo den mobilizazioarekin amaituko da.