Mont de Marsanera martxa, atzeratuta

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2020ko urr. 15a, 10:58

Koronabirusaren hedapena saihesteko Frantziak neurri murriztaileak ezarri dituelako eta azken egunetan Azpeitian positiboek gora egin dutelako hartu dute martxa atzeratzeko erabakia. Egoera hobetzen denean martxa handiagoa, zabalagoa eta jendetsuagoa antolatzeko konpromisoa hartu du Azpeitiko Sarek.

COVID-19aren hedapena dela eta, Frantziak atzo iragarritako neurriak tarteko, eta Azpeitian azken egunetan izan den positiboen gorakadaren ondorioz, larunbaterako Mont de Marsanera prestatutako martxa bertan behera utzi du Azpeitiko Sarek; izan ere, ekimena modu egokian egiteko baldintzarik ez dagoela baloratu du. Atsekabe handiz baina arduraz jokatzeko momentua dela ikusita, Mont de Marsanerako martxa atzeratzea erabaki dugu. Egoera hobetzen denean martxa handiagoa, zabalagoa eta jendetsuagoa antolatzeko konpromisoa hartzen du Azpeitiko Sarek.
 
Egitasmoa prestatu ahal izateko prestutasuna adierazi diguten guztiei eskerrak ematea dagokigu, hala nola izen-emate orriak bete dituzten lagunei, prentsaurrekora gerturatutakoei, komunikazio lanetan lagundu dutenei, Mont de Marsango egitarauan parte hartzekoak ziren Xabier Silveirari, Josu Iraolari eta Aire Ahizpei nahiz Iheskide, Rotten XIII, The Fridays Crew eta Kaleko Urdangak musika taldeei. 
 
Urriaren 24an, zapatua, 17:00etan Donostiako Antiguotik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu. Resolution, presoak etxera lelopean bilduko gara han, eta Azpeititik garraio publikoa erabiliz edo norbere kabuz joateko deia egiten dugu.

Pow eta Gotzon etxera ekartzeko. Izan Bidea