Dispertsioaren aurka egiteko, Xoxotera mendi irteera izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2020ko uzt. 1a, 11:12

Larunbat honetarako, uztailak 4, Xoxotera mendi irteera antolatu dugu. Azkoititik, Zestoatik eta Azpeititik abiatuko gara, eta 11:00etan aterpetxean elkartuko gara hiru herritako lagunak. 09:30ean aterako gara Azpeitiko plazatik.

Josu Urbieta Pow-k eta Gotzon Aranburuk etxean behar luketela eta hala nahi ditugula aldarrikatu nahi dugu. Eman ditzagun urratsak dispertsioaren aurka, eman ditzagun urratsak presorik gabeko herri baten alde.

Gogoratu, kilometroak kontatu ahal izateko Izan Bidea aplikazioa deskargatzearekin; izan ere, emandako urrats bakoitza ezinbestekoa da.

Honako lotura honetatik eskura daiteke mugikorretarako aplikazioa: https://play.google.com/store/apps/details?id=e...

Pow eta Gotzon etxera. Izan Bidea.