Bueltan dira azken ostiraletako elkarretaratzeak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | Politika
2020ko mai. 23a, 10:08

COVID-19aren ondorioz espetxeetako egoera are gehiago larritu da. Lehendik urrunduak eta bakartuak zeuden euskal presoei bikoiztu egin diete isolamendua, eta gaur-gaurkoz gobernuek ez dute egoera hauek konpontzeko inolako pausorik eman. Honako hauek espetxeetan bizitzen ari diren egoeraren adibide batzuk dira:

– Gotzon eta Iosu bisitarik gabe daude martxoaren erdialdetik. Deseskalatzea aurrera joanagatik, ezin dute bisitarik izan, urrunketa politikaren ondorioz.

– Patxi Ruizen egoera oso larria da Murtziako espetxean. Patxiren eskubideak errespetatu eta bere egoerari berehalako aterabidea ematea exigitzen dugu.

– Osasun bermerik gabe daude espetxean, beraz 65 urtetik gorakoen eta zigorraren 2/3ak beteta dituztenen kaleratzea eskatzen dugu.

– Inoiz baino indartsuago aldarrikatu behar dugu presoen Euskal Herriratzea eta konponbidera bideratutako espetxe politika berri bat.

Azpeitiko Sarek azken ostiraletako elkarretaratzeak berriro egiten hasteko pausoa eman du, eta herritarrei dei berezia egin die maiatzaren 29an kalera irtetzeko, espetxeetako egoera larriak horrela eskatzen duela uste baitu. Elkarretaratzea 20:00tan izango da, segurtasun neurriak errespetatuko dira, eta maskararekin etortzea eskatzen dugu.

Izan bidea!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu