Ostiral honetan elkarretaratzea izango da

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko abu. 28a, 08:42
Ostiral honetan, abuztuak 30, elkarretaratzea egingo dugu plazan, 'Korapiloak askatzeko unea da' lemapean. Euskal presoek urrunduak eta dispertsatuak jarraitzen dute, gaixo larriek espetxean, eta hainbat presori ez diote Frantzian betetako zigorra aintzat hartzen, beren kondena luzatzeko helburuz. Salbuespeneko neurri horiek bertan behera uzteko ordua da, konponbidera bideratutako espetxe politika berri bat martxan jartzeko unea. Euskal presoak etxerako bidean jartzeko unea da. \ \ Ostiralean, 19:00tan, plazan elkartuko gara.