Gradu aldaketak ukatzea salatzeko ekitaldia egingo dugu larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2019ko mai. 9a, 18:17

Josu Urbieta Pow azpeitiarrak duen ziegaren erreplika bat jarriko dugu larunbatean plazan, eta egun osoan zehar itxialdia egingo dute bertan herriko hainbat kuadrillatako kideek.

Josu Urbieta Pow azpeitiarrak duen ziegaren erreplika bat jarriko dugu larunbatean plazan, eta egun osoan zehar itxialdia egingo dute bertan herriko kuadrilla desberdinetako kideek. Ekimenaren helburua da euskal presoei sistematikoki gradu aldaketa ukatzen zaizkiela azaleratzea.

Zer esan nahi dute graduek?

1. gradua: gradurik gogorrena da, baldintza oso zorrotzak bete behar dituzte presoek, eta kasu askotan, ziegan hogei ordu egotea suposatzen du. Espetxeko jarduera ugaritan –kirol jarduerak, ikastaroak edo taller deberdinak…– parte hartzeko zailtasunak izaten dira, eta gainera, lehen graduan ez dago espetxetik ateratzeko inolako baimenik eskatzerik.

2. gradua: gradu honetan ziegan ordu gutxiago pasatzen dira, bizi baldintzak malguagoak dira, espetxeko jarduera gehiagotan parte hartzeko aukera izaten da eta baimenak lortzeko atea irekitzen da: asteburuko baimenak, Gabonetakoak, familia arrazoengatik espetxetik ateratzeko baimenak...

3. gradua: gradu honetan presoa espetxera lotara joan behar du, baina egunean zehar kalera ateratzen da.

Euskal preso askok graduz aldatzeko eskaera egin dute, baldintza guztiak betetzen dituzte horiek, baina ia kasu guztietan ezezkoa eman zaie. Euskal preso gehienek beren zigor osoa lehen graduan bete izan dute, nahiz eta gradu hori espetxeko lehen urteetarako soilik den. Horren helburua da euskal presoak espetxetik ateratzeko eguna ahalik eta gehien atzeratzeaa, eta Sarek salbuespen neurri horiek berehala bertan behera uztea exigitzen du. Konponbidera bideratutako espetxe politika berri baten ordua da.