Urrunketa eta dispertsioaren ondorioak adineko pertsonengan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | Politika
2019ko mai. 6a, 18:07

Mila aldiz errepikatu dugu dispertsioak presoei baino horien senideei eta lagunei eragiten diela gehien. Eta bereziki, adin txikiko pertsonei edo adinean aurrera doazenei. Sareko kideok azkenaldian espetxeetara bidaiatu duten adineko azpeitiarrekin elkartu gara, eta beraien bizipenak jaso ditugu bideoan. 91 urteko pertsonak, 70 urtekoak, 66 urtekoak... Astebururo ehunka adineko dira presoak bisitatzeko bidaia luzeak egiten dituztenak, tartean hainbat azpeitiar.

Azpeitiko Sarek egoera horiei amaiera eman behar zaiela argi du. Hasteko, presoak Euskal Herrira ekarriz. Jendartearen gehiengo zabalak bide-orri bat adostu behar dugu, presoen egoerari behin betiko aterabide adostua emateko.

Maiatzaren 18an Azpeitiko kaleetan elkartuko gara, adinekoengatik, motxiladun umeengatik, astebururo errepidean dabiltzan ehunka pertsonengatik eta espetxeetan jarraitzen duten 250 preso ingururengatik.

#PresorikGabekoHerria izan nahi dugu.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu