Presoen egoera konpontzeko garaia dela aldarrikatu dute ehunka azpeitiarrek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2018ko abe. 24a, 11:33

Ehunka azpeitiarrek orain presoen egoera konpontzeko garaia dela adierazi zuten Santo Tomas egunean Sareko kideok jarri genuen photocall gunean. Mila esker gerturatu zineten herritar guztiei!

Gogoratu hurrengo mobilizazioen datak. Abenduaren 28an, ostirala, elkarretaratzea izango da plazan, 19:00etan hasita. Abenduaren 31n, aldiz, manifestazioa egingo dugu Sanjuandegiko igerileku aurretik hasita, 18:30ean. Urte berriarekin batera, hitzordu garrantzitsua bihurtu den Bilboko manifestazioa izango da. Aurten, urtarrilaren 12an izango da presoen aldeko manifestazio erraldoia, Orain presoak lelopean. Autobuserako txartelak Orkatz eta Niza tabernetan daude eskuragarri. Aurten, autobusa ordaintzeko modua aldatu dugu. Beraz, autobuserako txartela erosten dutenek une horretan ordaindu beharko dute autobuseko joan-etorria. Denon artean lortuko dugu. Orain presoak!