Orkatzen saldutakoa da Orain Presoak zozketaren sari nagusia

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2018ko urr. 23a, 19:49

26253 da zenbaki sariduna, eta irabazleak bi lagunentzako Cariberako itsasbidaia eskuratuko du. Zenbakiaren jabeak bi asteko epea du saria jasotzeko.

Sare Herritarrak zozkatu du Orain Presoak manifestaziorako abiatu zuen zozketa, eta Orkatz kultur elkartean saldutako zenbakiari dagokio lehenengo saria. Hain zuzen ere, honako zenbaki hau izan da sariduna: 26253.

Irabazleak Kariberako bi lagunentzako itsasbidaia eskuratuko du, eta horretarako administrazioa@sare.eus helbidera idatzita edo 678-13 74 05 telefonora deituta jarri behar da harremanetan. Gaur, asteartea, egin dute zozketa, Gasteziko Sareren egoitzan, eta irabazleek bi asteko epea izango dute saria jasotzeko.

Bigarren eta hirugarren zenbaki saridunak, berriz, honako hauek dira: 61109 eta 58017.