Orain Presoak dinamikak deitutako manifestazioari babesa agertu diote hainbat lagunek Zelatunen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2018ko urr. 1a, 14:09

Orain Presoak dinamikak deituta, argazki erraldoia atera zuten hainbat lagunek atzo Zelatunen, iraileko igandeetan bertan egin ohi duten erromeria aprobetxatuz. 12:30 aldera bildu ziren, urriaren 20an presoen eskubideen defentsan Donostian egingo den manifestazioari babesa agertzeko. Azpeitiko Sarek bat egin zuen elkarretaratzearekin.

Urriaren 20ko manifestaziora joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Sarek, eta zabalik dago izen-ematea. Mobilizaziora autobusez joan nahi dutenek Orkatz kultur elkartean eman dezakete izena. Urriaren 20an 15:45ean irtengo da autobusa Azpeitiko anbulatorio aurretik Donostiara. Manifestazioa, aldiz, 17:00etan hasiko da Donostiako Antiguoko tuneletik.