Orain Presoak boletoak salgai, Orkatzen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2018ko ira. 13a, 17:54
Urriaren 20an presoen eskubideen alde Bilbon egitekoa zen manifestazioa lekuz aldatuko da, eta azkenean, Donostian egingo. Mobilizazioa antiguako tuneletik abiatuko da, 17:00etan. Azpeitiarrok Donostiako kaleak bete behar ditugu. Orain delako aldaketarako garaia, orain delako presoen garaia. \ \ Urriaren 20ko mobilizazioa orain arteko mobilizaziorik handiena izan dadin, zure aletxoa eman dezazun nahi dugu. Datozen egunetan emango dugu manifestaziorako autobusen berri, baina bitartean hartu parte Orain Presoakek antolatutako zozketan, eta irabazi hainbat bidai edo afari. Orain Presoak dinamikaren aldeko boletoak Orkatzen daude salgai, euro baten truke.