'Orain presoak' lelopean, gaur egingo du azken ostiraleko elkarretaratzea Azpeitiko Sarek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2018ko eka. 29a, 10:46
'Orain presoak' lelopean, gaur egingo du azken ostiraleko elkarretaratzea Azpeitiko Sarek.\ \ Euskal jendarteak duen aktibazioa eta protagonismo maila beti izan da indartsua. Euskal jendarteak behin eta berriz erakutsi du konponbidearen barruan aurrera urratsak egiteko prest dagoela. Instituzioen laguntzarekin edo gabe, jendarteak argi dauka, hamaika sufrikari pasa eta gero, etorkizunari modu baketsuan begiratu nahi diola.\ \ Joan den maiatzaren 4eko ETAren desagertzearen ondotik, presoen gaiari aterabidea emateko unea da. Eta horretarako, euskal jendarteak berriro ere horren lekukoa hartzea lortu behar dugu. Herritarron aktibazioa ezinbestekoa dugu auzi hau askatze bidean. Euskal presoek bizi dituzten eskubide urraketekin amaitzeko une aproposa ireki berri da, probestu beharra dugu.\ \ Ekainaren 2an sortu zen Orain Presoak dinamika. Dinamika horrekin, maitzaren 4a eta gero zabaldu den garai berri hau aprobetxatzea nahi da, elkarrekin ziklo luze honi amaiera emanez. Bide honetan izan diren eta diren biktima guztiek merezi dute egia, memoria eta erreparazioa. Herritar gisa, guztioi dagokigu ardura hau geure egitea, guztiok merezi baitugu elkarbizitzan eta bakean oinarritutako jendarte batean bizitzea. \ \ Oraindik, ordea, bada sufrimendua sortzen jarraitzen duen auzia. Egun, jadanik ETAk existitzeari utzi dion arren, 282 euskal preso daude euren senideengandik ehunka eta milaka kilometrotara urrunduak. Bakean eta adiskidetutako jendarte batean amesten dugunok, espetxe politika aldatzea ezinbestekotzat jotzen dugu.\ \ Urriaren 20an manifestazioa egingo da Bilbon. Inoiz egin den mobilizaziorik handiena izatea nahi dugu. Espetxe politika hau aldatzeko, adostasun politiko soziala erabatekoa da, eta hori probestu behar dugu. Deialdi hau jendarte osoarena dela irudikatzera iritsi behar gara. Norabide honetan egingo dugu lan datozen hilabeteetan eta azpeitiarrok gonbidatuta zaudete gurekin batera lan egitera.