Maiatzaren 19an izango da aurtengo Sare Eguna

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2018ko api. 16a, 19:05
Azpeitiko Sarek euskal presoen eta errefuxiatuen alde urtero antolatzen duen elkartasun eguna –aurten Sare Eguna du izena– maiatzaren 19an izango da aurten, 'Erantzi motxilak, egin jauzi!' lelopean. \ \ Aita, ama edo biak espetxean dituzten 113 umeen (motxiladun Umeen) errealitatea jasotzen duen dosier mardul bat osatu du Sarek hainbat psikologo eta profesionalen parte hartzearekin, eta orain arte ezkutuan zeuden egoera larri horiek lantzerari ekin diogu ikasturte honetan. \ \ Hori dela eta, euskal presoen dispertsioak adin txikikoengan duen eraginaz herritarrak informatzea eta sensibilizatzea izango da Sare Egunaren helburua. Aurre-lanketa gisa, Sareko kideok adin txikikoen heziketa eta zaintzan parte hartzen duten eragile eta norbanako ezberdinekin bilerak egingo ditugu. Azpeitiko hiru presoen urrunketak 16 adin txikikori zuzenean eragiten die gaur egun, eta horietako bat Joseba Segurola preso azpeitiarraren alaba da. \ \ Maiatzaren 5ean aurkeztuko dugu Sare Eguna, 12:00etan Sanagustin kulturgunean, eta herritar orori bertan parte hartzeko dei egiten diogu. Elkarlanaren bidez, lortuko dugu.\ \ Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ Euskal presoak Euskal Herrira