Herritarrak ostiraleko elkarretaratzean parte hartzera deitu ditu Sarek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2017ko eka. 28a, 18:23
Urteko zazpigarren auto istripua gertatu da joan den asteburuan. Iker Lima presoa bisitatzera zihoan lagun batek izan du istripua Huelvako (Andaluzia) espetxetik buelta zetorrela. Gainera, azpimarratu nahi dugu dispertsioaren ondorioz pertsona horrek aurrez ere beste istripu bat izan zuela. Azpeitiko Saretik ozen salatu nahi dugu asteburuero senide eta lagunak errepidean bizia jokatzera behartzen dituen espetxe politika ankerra. \ \ Sarek 3 urte bete berri dituen honetan, Donostian ekitaldia egin genuen, eta orduan argi adierazi genuen:\ Ez 1.000, ez 500, ez 250 kilometro, zero kilometro! zero kilometroetara izan behar dute euskal preso guztiek berehala. Konponbideari begira urratsak emateko ordua da, eta mendekuzko espetxe politikek ez dute tokirik gaur egun. Euskal herritarron gehiangoak behin eta berriz adierazi duen bezala, euskal preso, iheslari eta deportatuen egoerari irtenbidea emateko ordua da. \ \ Dispertsioak adin txikikoengan duen eraginari buruzko dosierra ere kaleratu berri dugu, eta uda ostean gai horren lanketari ekingo diogu. Azpeitian ere 16 adin txikiko dira beren senidea ikusteko espetxeetara bidaia luzeak egin beharrean aurkitzen direnak, tartean Joseba Segurola 'Xegu' presoaren 6 hilabeteko alaba Zuhara. \ \ Guzti honegatik, Azpeitiko Sarek dei egiten die azpeitiar guztiei ostiral honetan, ekainak 30, 19:00tan plazan egingo dugun elkarretaratzean parte hartzeko.\ \ Lortuko dugu!\ Euskal preso, iheslari eta deportatuak 0-Km-tara!