'Aterabidetik' dokumentala, dispertsioaren erradiografia, ikusgai izango da Soreasun

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | Gizartea
2017ko mai. 9a, 12:02

Salatzen Dut Hilabetearen barruan, dokumental emanaldia antolatu du Azpeitiko Sarek ostegunerako, hilaren 11rako. Aterabidetik ikus-entzunezkoa aurkeztuko dute Gernikako Sareko kideek, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian. Ondoren solasaldia izango da, dispertsioa hizpide. 

25 gernikar baino gehiagoren artean sortutako dokumentala da Aterabidetik, dispertsioaren erradiografia irudi eta soinuetan islatua. Errelitate hori ikusaraztea du xede dokumentalak, ez besterik.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu