Oier Gomez larri gaixo dagoen presoaren egoera salatzeko elkarretaratzea deitu du Sarek ostiralerako

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2017ko api. 26a, 18:00

Oier Gomez euskal presoaren "egoera larria" dela eta, Azpeitiko Sarek elkarretaratzea deitu du hileko azken ostiralerako, apirilaren 28rako. Plazan egingo dute elkarretaratzea, 19:00etan hasita. 

Minbizia du Gomezek, Ewingen sarkoma, eta buruan eta aldakan metastasia aurkitu zioten. Apirilaren 12an Oiertxo SOS plataformak, Bagoaz-ek, Etxerat elkarteak eta Sare Herritarrak jakinarazi zuten sei hilabeteko bizi itxaropena eman diotela sendagileek. Presoak DPS estatusa duenez, zelatatua dago ospitalean, bakarrik dute, eta segurtasun neurri zorrotzak betetzera behartua da. Aske uzteak aldatuko luke egoera hori, eta horregatik eskatzen du Gomez aske uztea Azpeitiko Sarek. Beraz, dei egiten dio herritar ororori ostiraleko kontzentrazioan parte har dezaten. 

Ostiral gauean, 22:30ean hasita, Su Ta Gar taldearen kontzertua izango da Sarek antolatuta Soreasu antzokian. Maiatzaren 20an ospatuko den Salatzen Dut Egunaren harira antolatu dute zuzenekoa.