Salatzen Dut Egunaren harira, Su Ta Gar taldearen kontzertua izango da Soreasun hilaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2017ko api. 4a, 15:15
Apirilaren 28an, ostirala, Su Ta Gar musika taldearen kontzertua izango da Soreasu antzokian. Azpeitiko Sarek maiatzean egingo duen Salatzen dut egunera begira antolatutako ekintzetan lehena izango da 'Maitasunari pasioa' diskoaren aurkezpen emanaldia. \ \ Aurtengoan, maiatzaren 20an izango da Salatzen Dut Eguna Azpeitian, euskal presoen eskubideen alde eta sakabanaketaren aurka. Egun horretara begira, hilabete osoko egitaraua prestatzen ari da Azpeitiko Sare, eta egitasmoak lotzen joan ahala emango dute horien berri.\ \ Su Ta Gar taldearen zuzenerako sarrerak salgai daude dagoeneko, kulturaz.eus webgunean, 16 eurotan.\