Elkartasun kanpainaren xehetasunak azalduko ditu Sarek ostiraleko elkarretaratzean

Erabiltzailearen aurpegia
Ostiralean, hilak 31, plazan elkarretaratzea egingo dugu 19:00etan euskal preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herrian behar ditugula aldarrikatzeko. Dispertsioarekin amaitu, larriki gaixorik diren presoak etxeratu eta kondena beteta izan arren askatu ez dituzten 7 presoak etxean izatea urgentziazko kontua da. Injustizia honekin lehenbailehen amaitu behar da, ezin dugu egun bat gehiago pasatzen utzi.\ \ Elkarretaratzean, aurreko astean herrian egindako elkartasun kanpainaren xehetasunak emango ditugu, azpeitiarrek diru ekarpen polita egin dutelako Guardia Zibilak Sareri egindako 104.000 euroko lapurretari erantzunez. Elkartasunak ez du etenik.\ \ Ostiralean plazan ikusiko gara.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide