Sareri lapurtutako dirua itzuliko ez diotela salatzeko egitasmo ezberdinak abiatuko ditu Azpeitiko Sarek

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2017ko mar. 17a, 12:55
Sareri ez dizkiote itzuliko Guardia Zibilak lapurtutako 104.000 euroak. Auzitegi Nazionaleko 2. Zigor Aretoak 103/17 (1-3-2017) autoan ebatzi du, Sarek jarritako apelazio-helegitea ez onartzea. Aretoak, berriz, diru hori bildu zuen erakundea legez kanpokoa zela argudiatu du ebazpenean. 104.000 euro konfiskatu zituen Guardia Zibilak 2015eko urtarrileko manifestazioaren ondoren. \ \ 2015. urtean egindako lapurretaren egunetik, Sare zorretan dago hainbat enpresekin, eta orain hartutako erabakiatzerakin Sare ito nahi dute. Baina argi daukagu Sarek aurrera egin behar duela, eta herri honek konponbiderantz pausoak emateko presoen eskubideak errespetatzea behar beharrezkoa dela ozen esan nahi du, eta Sarek horretan lagundu nahi du. Giza eskubideen errespetua, oinarrizko pauso bat izan behar delako, eta euskal jendartearen gehiengo zabal batek horrela sentitzen duelako, Sarek sentsibilizazio guzti horiek elkartzeko eta aktibatzeko lanetan jarraitzeko erabakia eta konbentzitze osoa dauka.\ \ Horregatik, eta egoera ekonomiko zail honi aurre egiteko, elkartasun astea martxan jarri dugu jendartearen babesa eta elkartasuna behar dugulako. \ \ Bihar, zapatua, postua jarriko dugu plazan, herritarren ekarpen ekonomikoak jaso eta bazkide izatea eskaintzeko, 12:30ean eta 19:30ean. Internet bidez ere egin zaitezke bazkide, hilean 10 euroko laguntza emanda. Horretarako, egin klik honako loturan: http://sare.eus/sareinak/ . Horrez gain, ekarpen jakinak egiteko aukera ere badago. \ \ Bestalde, elkarretaratzea egingo dugu asteartean, Sareri herritarrek borondatez emandako dirutza itzultzea exigitu eta azken epaia salatzeko. Elkarretaratzea plazan izango da, 19:00etan hasita. \ \ Sarea ehuntzen jarraitu behar dugu, eta horretarako denok sare honen parte sentitu behar gera, ahal degun heinean gure aletxoa jarrita.\ \ Presoen eskubideen defentsan jasan ditugun eskubide urraketa ezberdinen aurrean jaso dugun babesa eta erakutsitako konpromisoa handia izan da. Bereziki dispertsioa, larriki gaixoen egoera eta zigorren batuketen aplikazio eza izan dira gure jardun nagusiak, eta eskubide horiek errespetatzetik urruti gaude gaur egun. Horregatik lanean jarraitu behar dugu, eta zure laguntza behar dugu. Denon laguntza ezinbestekoa da egoera ekonomiko honetatik atera eta bidean jarraitzeko.\