Ostiralean giza eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo dute, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2017ko urt. 25a, 09:48
Pasa den urtarrilaren 14an 78.000 lagun bildu ginen Bilboko kaleetan, dispertsioarekin amaitu, preso gaixoak etxeratu, zigorra betea duten presoak askatu eta presoek eta beren senide eta lagunek jasaten dituzten eskubide urraketa oro salatzeko. Azpeititik ere herritar andana joan ginen Bilbora, azken asteetan herrian egin genuen #SalatzenDut kanpainak eraginaren erakusle.\ \ Baina giza eskubideen urraketak jarraitu egiten du. Datorren ostiralean ere, 750 senide eta lagun inguru errepideetara aterako dira ehunka mendeku kilometro egitera. Urruneko espetxeetan dituzten senideak 40 minutuz (kasu askotan kristal batek bananduta) ikusteko bidaia amaitezinak egitera behartuak. Eta beste asteburu batez, istripu larriren bat gertatuko ote den buruan. Beste asteburu batez, senide eta lagunak bisitatik etxera sano eta salbu itzuliko ote diren arduratuta milaka herritar.\ \ Aski da! Euskal Presoak Euskal Herrira orain.\ \ Ostiralean 19:00etan plazan elkarretaratzea.\ #SalatzenJarraitzenDugu