Bihar jokatuko da Hartu Trena futbito txapelketako finala

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko uzt. 1a, 12:18
Bihar, uztailak 2, jokatuko dituzte Sarek antolatutako Hartu Trena Futbito Txapelketako finalak, Betharrameko jolastokian, 16:00etatik aurrera. \ \ Aurrena, Kopako finala jokatuko da eta Txifor eta Txaperuek taldeak izango dira aurrez aurre. Ondoren, 17:00etan, Ligako finala jokatuko dute Hilarte eta Korrale taldeek. \ \ Behin finalak amaituta, Hartu Trena futbito txapelketan parte hartu duten guztiek afaria egingo dute Gaztetxean. \ \ Animatu! Dispertsioari stop!