Ekaineko azken ostiraleko elkarretaratzea anbulatorio aurrean egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko eka. 21a, 12:56
Ostiralean, ekainak 24, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen alde kalera aterako gara. Sakabanaketak eragindako aurtengo bosgarren istripua gertatu zen ekainaren 13an, azken hilabetean izan direlarik horietako hiru. Zaurituak eta kalte materialak eragiten jarraitzen du sakabanaketak, asteburuz asteburu. Presoen senide eta lagunen giza eskubideak asteburuero urratuz. Bizitzak arriskuan jarriz.\ \ Hil honetan, lekuz aldatuko gara. Anbulatorio aurrean bilduko gara oraingoan, ohi bezala 19:00tan eta, elkarretaratzearen ondoren, Sarek antolatu duen Futbito Txapelketako finalaurrekoetako bat jokatuko da Betharramen. Hil honetan, hain zuzen, futbol txapelketan parte hartu duten futbolariak igoko zaizkigu eskubideen aldeko trenera. Denok gonbidatuta zaudete!