Isolamenduaren aurka 16 egun gose greban

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko mai. 25a, 11:45
Fresneseko espetxen aurkitzen diren Ugaitz Errazkin, Saul Curto, Xabier Goienetxea, Oier Ibarguren eta Enrique Lopezek 16 egun daramatzete gose greban, espetxe horretan bertan maiatzaren 2tik isolatuta daukaten Itziar Morenoren egoera salatzeko. Moreno berak eta Ekhiñe Eizagirrek ere gose grebarekin bat egin zuten herenegun, eta Iratxe Sorzabalek ere uko egingo die otordu batzuei. Osnyko eta Meauxeko espetxeetan, berriz, txandakako baraualdia egiten ari dira han dauden euskal presoak.\ \ Ostiralean, hilak 27,egingo dugun elkarretaratzean, euskal presoen eskubideak aldarrikatuko ditugu, eta bereziki, isolamendu egoerei amaiera emateko eskatuko dugu. Isolamendurik ez.\ Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.