Badator futbito txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Sare Herritarra | Aisia
2016ko api. 28a, 09:51

Azken urteetan bezala, aurten ere futbito txapelketa herrikoia jokatuko da Betharrarrametako jolastokian. Oraingo honetan, Azpeitiko Sarek antolatu du txapelketa, eta dagoeneko eman daiteke izena, Izaro, Korrale, Orkatz eta Etxe-Zuri tabernetan. Lehen bilera, maiatzak 5ean, osteguna, izango da, 21:30ean Sindikatu Zaharrean. Bilerara talde bakoitzetik gutxienez pertsona bat agertu beharko da, eta talde bakoitzak 60 euro ordaindu beharko du txapelketan parte hartzeko. Partiduak maiatzaren 9an hasiko dira.

Bestalde, gogoratu bihar, ostirala, presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo duela Sarek, 19:00etan, plazan.

Dispertsioarekin amaitzeko, hartu trena! Euskal preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herrira!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu