Autobusetarako izen-ematea, martxa onean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2016ko urt. 8a, 13:15
Euskal presoen eskubideen defentsan Bilbon bihar, urtarrilak 9, egingo den manifestaziora joateko autobusetarako izen-ematea martxa onean doa Azpeitian.\ \ Herriko 6 tabernatan dago izena emateko aukera: Etxe Zurin, Orkatzen, Urtzin, Pastorkuan, Izaron eta Jim Clark-en. Atzo, adibidez, Orkatzeko orrietan laugarren autobusa betetzear zen. Larunbatean 15:30ean irtengo dira autobusak Bilbora. Animatu eta apuntatu autobuserako! Denon artean lortuko dugu.\ \ Euskal presoak Euskal Herrira!\ Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ \ \