Euskal presoen eskubideen alde elkarretaratzea izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2015ko abe. 24a, 10:34
Gabon Gaua ere iritsi da eta Josu Urbieta 'Pow' Vivonneko espetxean (484 kilometrora), Joseba Segurola 'Xegu' Lannemezango espetxean (267 kilometrora) eta Gotzon Alacanteko espetxean (743 kilometrora) aurkitzen dira. Horiez gain, 'Etxarte' eta 'Pakea' azpeitiarrak Kuban eta Venezuelan daude, Azpeitira itzuli ezinda. Bestalde, 12 euskal preso gaixotasun larriekin espetxean mantentzen dituzte, eta horietako bat, Lorentxa Gimon, erietxean da, egoera larrian.\ \ Beraien eta beraien senideen eskubideen alde, gaur, hilak 24, 19:00etan plazan elkartuko gara. Zu ere gonbidatuta zaude.