Hildakoen Oroimenerako eguneko meza parrokian izango da

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Parrokia 2020ko urr. 30a, 12:24

Astelehenean izango da egun hori, eta egun bizi dugun osasun egoera dela eta, hilerrian beharrean parrokian izango da eukaristia. 10:30ean hasiko da.

Astelehenean, azaroaren 2an, Hildakoen Oroimenerako eguna izango da. Egun horretan, urtero, hilerrian ospatu izan dugu eukaristia, baina aurten bizi dugun osasun egoera dela eta, ez dugu han egingo: Soreasuko Sebastian Donearen parrokian izango da, 10:30ean hasita. Arratsaldean ere izango da elizkizuna, ohiko moduan, 19:00etan.