Juan Martin Elexpuru Azpeitian, Iruña-Veleia auziaz

Erabiltzailearen aurpegia da hau Urolakoen Napar Zuzterrak | Kultura
2020ko ots. 7a, 23:52

Otsailaren 4n Juan Martin Elexpuru izan genuen Azpeitiko Basazabalen Iruña-Veleia aferari buruz hitz egiten. Ikusmin handia sortu zuen hitzaldi horrek; Basazabaleko hitzaldi batera ez da inoiz hainbeste jende joan orain arte. Ez da harritzekoa, gaia puri-purian dago. Alde batetik, epaiketa oraintxe hasi da (11 urteren ostean); bestetik, Elexpuru da gai horri buruz gehien dakienetako bat. Bideoa ordubete pasatxokoa da, baina merezi du ikustea. Komunikabideek kontatzen ez dituzten gauzak kontatzen ditu, harrigarriak guztiak.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu