Sanjuandegi kantari jarriko du Musika Bandak zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2017ko eka. 1a, 11:01
Azken urteetan bezala, Azpeitiko Musika Bandak emanaldia eskainiko du Sanjuandegiko festen egitarauaren barruan. Kontzertua zapatuan izango da, ekainaren 3an, 12:30ean hasita, festetarako montatzen den karpan.\ \ Emanaldiaren helburua, kontzertura gerturatzen diren ikusentzule guztiak kantari jartzea da. Horretarako, letra guztiak biltzen dituzten egitarau bereziak egin dira, eta eskuragarri egongo dira emanaldian zehar. Beraz, jendea parte hartzera gonbidatu nahi du Azpeitiko Musika Bandak.\ \ Euskal abesti zaharrek eta berriek osatzen dute egitaraua. Oskorri, Urko, Pantxoa eta Pello, Benito Lertxundi, Imanol Urbieta, Xabier Lete, Xabier Zabala, Etzekit eta Zaldibobo taldeen abestiak izango dira entzungai, besteak beste.\ \ Abestien bandarako moldaketak Hilario Extremianak, IƱaki Urkizuk, Ramontxo Vegak, Joxemari Oiarzabalek eta Unai Frantsesenak eginak dira.\ \ \ Egitaraua:\ \ 'Gu gaituzu Oskorri' Oskorri\ \ 'Kantu herrikoiak - I' Herrikoia\ \ 'Jaialdia' Urko, Pantxoa & Pello, B. Lertxundi\ \ 'Furra, furra' Oskorri\ \ 'Euskal Herrian euskaraz' Oskorri\ \ 'Imanol Urbietari' Imanol Urbieta\ \ 'Eperra' Herrikoia\ \ 'Zirkorrika' Xabier Zabala\ \ 'Kolore, kolore' Michel Ducau & Zaldibobo\ \ 'Egina' Etzakit\ \ 'Xalbadorren heriotzean' Xabier Lete\ \ \ Zuzendaria: Unai Frantsesena Agirre