Bandakide izandakoen bila ari da Udal Musika Banda

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2016ko urr. 24a, 09:40
Azpeitiko Udal Musika Banda, bere 150. Urteurreneko ospakizunen baitan, azaroak 19rako egitarau berezi bat prestatzen ari da eta egun hori bandakide izan den jende guztiarekin ospatu nahi da. \ \ Dagoeneko, bandakide ohi batzuekin harremanetan dago banda, baina bandakide izan bazara eta zuregana mezurik iritsi ez bada, jakin gonbidatuta zaudela Santa Xexili ospakizunetara. Horretarako, jarri bandarekin harremanetan. \ \ Helbide elektronikoa: azpeitikobanda150urte@gmail.com \ \ Telefonoa: 618744583 (Aitor) \ \ Animatu bandarekin Santa Xexili eguna ospatzera!