Bandakidea izandakoa zara? zuretzat da mezu hau

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2016ko urr. 19a, 11:14

Bandakide izandako herritarren bila ari da Udal Musika Banda, Santa Xexili eguna elkarrekin ospatzeko.

Azpeitiko Udal Musika Banda, bere 150. Urteurreneko ospakizunen baitan, azaroak 19rako egitarau berezi bat prestatzen ari da eta egun hori bandakide izan den jende guztiarekin ospatu nahi da.

Dagoeneko, bandakide ohi batzuekin harremanetan dago banda, baina bandakide izan bazara eta zuregana mezurik iritsi ez bada, jakin gonbidatuta zaudela Santa Xexili ospakizunetara. Horretarako, jarri bandarekin harremanetan.

Helbide elektronikoa: azpeitikobanda150urte@gmail.com

Telefonoa: 618744583 (Aitor)

Animatu bandarekin Santa Xexili eguna ospatzera!