Zinebanda ikuskizuna eskainiko du Musika Bandak zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2016ko eka. 30a, 09:50
Zapatuan, uztailaren 2an, Azpeitiko Udal Musika Bandak Zinebanda ikus-entzunezko emanaldia eskainiko du Azpeitiko plazan, kiosko aurrean, 22:30ean hasita. Bertan, hainbat film ezagunetako soinu bandak joko dituzte musika bandako musikariek eta kontzertuak irauten duen bitartean film horietako irudien proiekzioa izango da, Paradisu Zinema zine klubaren laguntzarekin. \ \ Honako hauek izango dira, bertaratzen direnek entzun eta ikusi ahalko dituzten soinu bandak:\ \ - Colonel Bogey (El puente sobre el río Kwai) https://www.youtube.com/watch?v=CB8F8g1-4Uw\ - La gran evasión: https://www.youtube.com/watch?v=Gx_0eXw-TFM\ - Star Wars Saga: https://www.youtube.com/watch?v=VRPCCkF2YWk\ - Ben Hur: https://www.youtube.com/watch?v=pZXu81GGDIw\ - Piratas del Caribe: https://www.youtube.com/watch?v=bBO8c5pA520\ - Moments of Morricone (Ennio Morriconek “Hasta que llegó su hora” eta “El bueno, el feo y el malo” filmetarako egindako soinu bandak): https://www.youtube.com/watch?v=WKtfeYFqSi4\ - El último mohicano: https://www.youtube.com/watch?v=YOyckJG-Bcw\ \ Adin guztietara egokitutako plan bikaina duzue larunbatekoa. Beraz, animatu eta azaldu plazara filmen soinu banda eta irudiekin gozatzera.\ \ Zuzendaria: Unai Frantsesena\ Kartelaren egilea: Alaitz Ruiz (AR Estudioak)