Azpeitiko monumentuen bira musikatua izango da zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2016ko mar. 15a, 11:19

Datorren zapatuan, martxoak 19, Azpeitiko monumentuen bira musikatua izango da, Udal Musika Bandaren eskutik. 11:30ean plazatik hasita, Azpeitiko Alde Zaharreko monumentu batzuk bisitatuz, kontzertu turistikoa eskainiko du musika bandak. Ekitaldi hori, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren antolatzaileekin elkarlanean antolatu dute, Azkoitia-Azpeitia kultura ekimenaren baitan. Urola Turismo eta Iraurgi Berritzen taldeak ere lagunduko dute egitasmoa. 

Aurten 150 urte egiten ditu Udal Musika Bandak, eta horren harira ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte abendura bitarterako. Monumentuen bira musikatua da martxorako prestatu duten ekimena.