Kontzertu didaktikoa eskainiko du Musika Bandak, gaur

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2012ko mai. 18a, 09:47
Gaur, ostirala, Udal Musika Bandak kontzertu berezia emango du 19:00etan, Sanagustin kulturgunean. Batik bat, musika eskolako haurrentzat eta musika instrumentuak ezagutu nahi dituen edonorentzat izango da. \ \ Kantu laburrez osatutako kontzertua izango da, eta kanta bakoitzean instrumentu bat nabarmenduko da. Kanta bakoitzaren hasieran, bandako musikariek instrumentuari buruzko azalpen txiki bat emango dute. Gainera, nahi duenak instrumentuak ikusi eta probatzeko aukera izango du. \ \ Gonbidatuta zaudete guztiok.