Astelehenean 4 urteko umeei zuzendutako ipuin kontaketa izango da liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Udal Liburutegia 2020ko urr. 29a, 09:21
Mikel Susperregi ipuin kontaketa saio batean.

Mikel Susperregik eskainiko du saioa, 18:00etan hasita. COVID-19aren kontrako neurriak tarteko, pertsona kopuru jakin batek gozatu ahal izango du emanaldiaz, eta derrigorra da aurrez izena ematea.

XXXI. Ipuin Kontaketa saioen barruko beste emanaldi bat izango da astelehenean Enparan Dorretxean kokatuta dagoen Udal Liburutegian. Mikel Susperregik 4 urteko umeei zuzendutako saioa eskainiko du 18:00etan hasita.

COVID-19aren kontrako neurriak tarteko, pertsona kopuru jakin batek gozatu ahal izango du emanaldiaz. Beraz, hara joan nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena liburutegiko 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo Whatsapp-ez 688 81 55 06 telefonora mezua idatzita.