Ipuin kontaketa saioa izango da liburutegian irailaren 14an, 4 urteko haurrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Udal Liburutegia 2020ko ira. 8a, 15:11

Bizi dugun egoera honetan, ipuin kontaketak antolatzera ausartu gara, distantziak gordeta, jende kopuru mugatuarekin eta protokolo zorrotzarekin.

Aurtengoak, liburutegiak antolatzen dituen XXXI. ipuin kontaketa saioak izango dira. 4 urteko haurrentzat izango da lehenengo ipuin kontaketa datorren astelehenean, irailaren 14an, Apaxiren eskutik. 18:00retan hasiko da saioa.

Aurrez izena eman behar da, liburutegian bertan, telefonoz (943-15 71 95) edo Whatsapp-ez (688 815 506).