Miren Gorrotxategiren '33 ezkil' liburuaren inguruan, solasean

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Udal Liburutegia | Kultura
2017ko ots. 15a, 11:22

Literatura solasaldia izan zen atzo, otsailak 14, Udal liburutegian, eta Miren Gorrotxategi azpeitiarraren 33 ezkil liburua izan zuten hizpide atzokoan. Gorrotxategi berak ere hartu zuen parte solasaldian, eta ohi bezala Pako Aristik gidatu zuen saioa. Dozena inguru herritar hurbildu zen liburutegira 33 ezkil liburuan barna bidaiatzeko, eta liburuaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko. Udal Liburutegiko kideek azaldu dutenez, "irrikitan" daude Miren Gorrotxategiren hurrengo lana irakurtzeko. 

Ikusi argazki guztiak haundiago

 
Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia da hau Maite Garmendia | 2017-02-15 : 13:14

Ederra benetan atzoko saioa. Suertea dugu azpeitiarrok horrelako idazleak izan herrian eta beraiekin batera beren lanak elkarjarri eta partekatzeko.
Zorionak idazleari bere opera prima bikainagatik. Lehena horrelakoa izanik, zer egingo ote du ondorean? Irrikitan gaude bigarrena irakurtzeko.
Zorionak taldekide eta talde dinamizatzaileari ere egiten ari zareten denagatik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu